Ekimewww.ekime.org

14. ESPAINIAKO KIROL MEDIKUNTZAKO FEDERAZIOAREN KONGRESUA, SANTANDER 2012KO AZAROAREN 21-24

14. Espainiako Kirol Medikuntzako Federazioaren Kongresua, Santander 2012ko azaroaren 21-24Espainiako Kirol Medikuntzako Federazioak hurrengo Kongresu Nazionala egitea erabaki du, eta horretarako, Santanderreko Magdalenako Jauregia aukeratu du.

Benetako ohorea da Santanderreko Udalak interes hirukoitza duten instalazioak jarri izana gure eskura.

Hasteko, ospe handiko unibertsitate-erakundearen egoitza da, hots, Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearena.

Bigarrenik, Magdalenako Jauregia, eraikinagatik nahiz barrualdeagatik, bisitatzea merezi duen eraikina da. Haren pareten artean egun batzuk igarotzea, benetako luxua da.

Hirugarrenik, Santanderreko badian dago, Kantauri Itsasoaren aurrean, eta hori dela eta, multzo paregabea da.

Kongresuak ezagutza transmititzeko, iritziak trukatzeko eta gazte ikertzaileak eta profesionalak hartzeko antolatzen da, baina, baita ere, lagun zahar eta berriekin une paregabeak partekatzeko ere.

Kongresu honen eskaintza zientifiko bikaina aitzakia ona da Kirolaren Medikuntzaren esparruan lan egiten dugun guztiak 2012ko azaroaren Magdalenako Jauregian bil gaitezen.

Informazio gehiago hemen: http://www.femede.es/congresodesantander2012/



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz