Ekimewww.ekime.org

LAGUNTZA ERGOGENIKOAK

Ikastaroaren aurkezpena

Laguntza-elementuak funtsezkoak dira kirolaria prestatzeko. Entrenamendua nutrizio-jarraibideekin, laguntzarekin eta zainketa medikoekin, balorazioi fisiologikoekin, kontrol analitikoekin eta bestelakoekin osatzen da.

Kirolariaren prestaketan garrantzia handia duen esparrua elikadura osatzeko laguntza ergogenikoak aplikatzea da, proteinak sintetizatzeko, elementu energetikoetarako, nekea kentzeko elementuetarako eta esfortzua berreskuratzeko eta gerta daitezkeen lesioetatik osatzeko beharrezkoak diren elementuak jarriz haren eskura.

FEMEDEren Laguntza Ergogenikoei buruzko Ikastaroak goi-mailako material zientifiko-didaktikoa jartzen du interesdunen eskura, autoebaluazio-sistema batekin, kontzeptu nagusiak eskura ditzaten, berariazko literaturaren ezagutzen interpretazio zuzena egiteko; geroago aplikazio praktikoa izateko.

Internet bezalako komunikazio-sistema modernoei esker, materiala erraz eskura daiteke, lehen pentsaezina zena.

Laguntza Ergogenikoei buruzko Ikastaroak bederatzi gai ditu, oinarrizko edukiekin, baina modu sendo eta zorrotzean landutakoak. Horien bidez, ikastaroaren egileek garrantzitsutzat eta ezinbestekotzat jotzen dituzten dokumentuzko datu-baseak ikusteko sistema interaktiboa sortu da. Ikasleak base horiek jaso behar ditu, ezagutzak hartzeko, prestakuntza osatzeko eta Ikastaroaren ebaluazioa gainditzeko.


Ikastaroaren diseinua

On line ikastaroa da. Oinarrizko bederatzi gai ditu, eta testua PDF formatuan dago. Dokumentuzko datu-baseetarako sarbideak ematen dira. Oinarrizko testuan horiek kontsultatu edota ikasi behar dituztela adierazten da.

Bederetzi kapitulu dira, eta bakoitzaren amaieran autoebaluazioa dago. Gai bakoitzeko hamar galdera dira, lau erantzun-aukerarekin, eta bat bakarrik da zuzena.


Informazio gehiagorako: http://www.femede.es/page.php?/interno/RegistroCursos



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz