Ekimewww.ekime.org

ELIKADURA, NUTRIZIOA ETA HIDRATAZIOA KIROLEAN

Aurkezpena

Elikadura eta hidratazioa ezinbesteko alderdiak dira kirolaria prestatzeko, kirol-etekinik handiena lortzeko eta osasun-maila onari eusteko. Horrez gain, kirol modalitateek, elikatzeko moduan berariazko aldaketak egitea eska dezakete, eta kirolaria zaintzen duten pertsonek horren berri izan behar dute.

Kirolaren elikadura, nutrizioa eta hidratazioa ikastaroaren helburu nagusia da esfortzu fisikorako eta kirolariaren elikadura egokia agintzeko beharrezkoak diren elementu energetikoak lortzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea jarduera fisikoarekin zerikusia duen medikuari.

Ikastaro honek goi-mailako material zientifiko-didaktikoa jartzen du interesdunen eskura, kontzeptu nagusiak eskuratzeko ebaluazio-sistemarekin, berariazko literaturaren ezagutzen interpretazio zuzena egiteko; geroago aplikazio praktikoa izateko.

Internet bezalako komunikazio-sistema modernoei esker, mota honetako prestaketareko egokia den materiala erraz eskura daiteke.

FEMEDEren kirolaren elikadura, nutrizioa eta hidratazioa ikastaroak 15 gaiko bi modulu ditu, modu sendo eta zorrotzean landutako berariazko edukiekin. Edukiak dokumentu informatikoetan aurkezten dira.

Modulu bakoitzak akreditazio independentea du: 11.2 kreditu bakoitzak, eta dagokion ziurtagiria/diploma ematen da.
 

Ikastaroaren diseinua

On line ikastaroa da. Hamabost gaiko bi modulu ditu, PDF formatuan.

Gai bakoitzak ebaluazioa du: gai bakoitzeko hamar galdera dira, lau erantzun-aukerarekin, eta bat bakarrik da zuzena.

Ikastaroaren gai bakoitza gainditzeko lau aukera daude.

Tutoretza-sistema ere badu. Horren bidez, ikasleak posta elektronikoz egin diezazkioke kontsultak dagokion tutoreari.


Informazio gehiagorako: http://www.femede.es/page.php?/interno/RegistroCursoAlimentacion



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz