Ekimewww.ekime.org

BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOAK ABIAN JARRI DU “ESKUEKIN BAKARRIK” KANPAINA

Herritarrak osasunaren alorrean hezteko konpromisoari eutsirik, Bizkaiko Medikuen Elkargoak Eskuekin bakarrik izeneko kanpaina jarri du abian 2014. urtean, Bizkaiko ikastetxeetako ikasle eta irakasleei zuzenduta.

Bizkaiko Medikuen Elkargoaren kanpainaren helburua bihotz-biriketako bizkortzea egiten irakastea da. Horren bidez, Bizkaiko ikasleek jakingo dute zer egin dezaketen bihotz-gelditzea izan duen pertsona bat suspertzeko. Oso ekintza erraza da eta bizitzak salbatzen laguntzeko balio du.

Bi posterren bidez –bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz– bi pertsonaiak, Miren Bihotzak eta Jon Berpiztuk, oinarrizko argibideak emango dizkiete neska-mutilei, larrialdietako zerbitzuak iritsi arte zer egin irakasteko.

Ikastetxe bakoitzak bi posterrak jasoko ditu, euskarri elektronikoan. Ondoren, posterrak inprimatu ahal izango dira, ikasleentzat ikusgai dauden lekuetan erakusteko.

LANKIDETZA ATHLETIC CLUBEKIN ETA BIZKAIKO FUTBOL FEDERAZIOAREKIN

Bizkaiko Medikuen Elkargoak kanpainarekin bat egiteko eskatu die Athletic Clubi eta Bizkaiko Futbol Federazioari, horrela pertsona gehiagorengana iristeko: herritarrengana oro har eta Bizkaiko 255 futbol-klubetako kideengana. Proposamena onartu egin dute bi erakundeok.

Kontsultatu hemen kanpainari buruzko informazio osoa.

 



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz