Ekimewww.ekime.org

IKASTAROA: “NOIZ BIDERATU KIROL-MEDIKUNTZAKO ESPEZIALISTARENGANA: ESFORTZU FISIKOAREN BALORAZIOA, PRESKRIPZIOA ETA JARRAIPENA EGUNERATZEA”

Teresa Gaztañagak (EKIME) zuzendutako “Noiz bideratu kirol-medikuntzako espezialistarengana: esfortzu fisikoaren balorazioa, preskripzioa eta jarraipena” izeneko ikastaroa maiatzaren 28an hasiko da, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan.

Ikastaroak bi egun iraungo du, maiatzaren 28an eta 29an, 16:00etatik 20:00etara.
Plaza kopurua mugatua da, 120 lagun guztira, eta prezioa 30 €-koa izango da elkargokideentzat eta 40 € elkargokide ez direnentzat.

Ikastaroa familia-medikuntzako espezialistei, jarduera fisikoaren eta kirolaren medikuntzako espezialistei eta interesaturik dauden bestelako medikuei zuzenduta dago, baita osasun-zientzietako eta jarduera fisikoko profesionalei eta kirol-teknikariei ere.

Gai-zerrenda honako hau izango da:

1. Kirolean jarduteko gaitasunaren azterketa: eguneratzea.
2. Kirolerako osasun-azterketa, -preskripzioa eta -jarraipena errendimenduko kirolean.
3. Pazienteentzako ariketa fisikoaren preskripzioa eta balorazioa.
4. Ariketa fisikoa eta gaixotasun kardiobaskularrak. Nabaritasunik onenaren laburpena.


Kontsultatu hemen ikastaroari buruzko informazio osoa.
 



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz