Ekimewww.ekime.org

GIPUZKOAKO KIROLARIENTZAKO OSASUN-AZTERKETEN GAUR EGUNGO EGOERA AZTERTZEKO JARDUNALDIA

“KIROLERAKO MEDIKU AZTERKETA: IZAPIDE HUTSA EDO ERANTZUKIZUNA”


Urriaren 9an, ostegunean, kirolarien osasun-azterketa modu egokian egiteak duen garrantziari buruzko saio bat eskainiko du Ekimek. Hori Kiroletxeko Atano III.a aretoan egingo da, 19:30ean.

Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko Medikuntzan espezialistak diren medikuek, Médicos del Deporte de Gipuzkoako kideek eta EKIMEko (Euskadiko Kirol Medikuntza Elkarteko) kideek adostu eta sinatu dute saioan landuko den edukia. Gainera, horietako batzuek sektorean 30 urte baino gehiagoko esperientzia dutela azpimarratu behar da.

Honako hauek dira profesional horiek:
Mª Teresa Gaztañaga (Kirolbidea, Kirol Medikuntzako Unitatea -QUIRON DONOSTIA)
Iñaki Arratibel (TOLOSA Kirol Medikuntza)
Ricardo Jiménez (Kirolbidea, Kirol Medikuntzako Unitatea -QUIRON DONOSTIA)
Lorenzo García (ZAINDU, Errehabilitazioa eta Kirol Medikuntza - ZARAUTZ)
Manu Zubillaga (ZAINDU, Errehabilitazioa eta Kirol Medikuntza - ZARAUTZ)
José Ignacio Ramírez (Kirol Medikuntzako Zentroa, ISPILLA kiroldegia - ZUMARRAGA )
Enrique Pérez de Ayala (Kirol Medikuntzako Zerbitzua, GIPUZKOAKO POLIKLINIKA - DONOSTIA)
Alberto Garay (ATLON S. Coop., Kirol Medikuntzako Zerbitzua – ARRASATE)

Kirolerako Mediku Azterketak kirolariarentzat duen garrantzia nabarmentzea da helburua, baita azterketa hori egin eta sinatzen duenaren erantzukizuna ere. Horregatik, kirolariaren osasun-eskubideaz, osasun-azterketa egiten duen Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko Medikuntzako espezialistari nahiz kirolariari eskaini beharreko duintasunaz eta errespetuaz, eta kirolerako mediku-azterketaren kalitateak duen garrantziaz hitz egingo dute saio horretan.
 



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz