Ekimewww.ekime.org

HELBURUAK

Elkarte honen helburuak estatutuetan jasotzen dira, eta hauek dira:

  1. Euskadin erroturik dauden Kirol Medikuntzaren profesional guztiak taldekatzea.
  2. Bazkideen eskubideak defendatzea agintari publikoen eta bestelako agintarien aurrean.
  3. Bazkideen ospe profesionala hobetzen laguntzea.
  4. Agintari eta erakunde publikoei kontsultatutako gai zientifiko eta profesionalei buruzko informazioa ematea.
  5. Bazkideen jarduera mediko eta kirol-jardueretan laguntzea.
  6. Federazio, elkarte eta Kirol Medikuntzarekin zerikusia duten beste edozein erakunde publiko edo pribaturekin harremanei eustea.
  7. Ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko jarduerak egitea sustatzea, Kirol Medikuntzaren esparruan prestatzeko, eztabaidatzeko, ikertzeko, hedatzeko eta antzeko helburuetarako.
  8. Elkarteak parte hartzea eskatzen duten administrazio-organoetan parte hartzea.
  9. Beste edozein antzeko helburu.

 

Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira, behin ezarritako legezko baldintzak beteta:

  • Ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko jarduerak egitea, Kirol Medikuntzaren esparruan prestatzeko, eztabaidatzeko, ikertzeko, hedatzeko eta antzeko helburuetarako.
  • Aldizkariak, liburuak eta Kirol Medikuntzako profesionalentzat interesgarriak diren bestelako lanak eta dokumentuak jaso daitezkeen gainerako euskarriak editatzea eta argitaratzea.
  • Sariak, bekak eta Kirol Medikuntzaren esparruan azterketa sustatzeko bestelako laguntzak sortzea.
  • Elkartearen helburuak eta jarduerak hobeto ezagutzeko eta bazkideentzat interesgarriak diren bestelako jarduera zientifikoak jakinarazteko edo zabaltzeko aukera ematen duen web-orri bat sortzea.
  • Mota guztietako ekonomia-jarduerak garatzea, bere helburuak egiteko edo helburu hori duten baliabideak biltzeko.
  • Mota guztietako ondasunak eskuratzea eta izatea, eta arlo guztietako ekitaldiak eta kontratuak egitea.
  • Edozein motatako ekintzak egitea, Legeen edo Estatutuen arabera.
  • Erakunde instrumentalak osatzea edo beste erakunde batzuekin osatzen parte hartzea.

 



Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz