Ekimewww.ekime.org

IKASTAROAK

apirilaren 17a eta 18a, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Donostiako egoitza: KIROLARTE (Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia)
Bilboko egoitza, bideokonferentziaz: Bizkaiko Medikuen Elkargoa (Lersundi k. 9-6. sol. 48009 Bilbo).
Laguntza-elementuak funtsezkoak dira kirolaria prestatzeko. Entrenamendua nutrizio-jarraibideekin, laguntzarekin eta zainketa medikoekin, balorazioi fisiologikoekin, kontrol analitikoekin eta bestelakoekin osatzen da.
Kirol jarduerak egiteko, kirolariaren organismoaren aparatu eta sistema guztiak behar dira, baina sistema metabolikoa, lokomozio-aparatua, ezaugarri antropometrikoak eta bihotz- eta zirkulazio-sistema bereziki.
Elikadura eta hidratazioa ezinbesteko alderdiak dira kirolaria prestatzeko, kirol-etekinik handiena lortzeko eta osasun-maila onari eusteko. Horrez gain, kirol modalitateek, elikatzeko moduan berariazko aldaketak egitea eska dezakete, eta kirolaria zaintzen duten pertsonek horren berri izan behar dute.


Copyright © 2011 Ekime. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz